Teknologia berriek aldatu egin dituzte jendea ezagutzeko ohiturak, eta maiatzean Karkara.eus-ek ligatzeko ohituren inguruko inkesta egin zuen irakurleen artean. 34 lagun animatu dira inkestako galdera erantzutera, eta horietatik %59k aitortu zuten ez dutela ligatzen, "bikotearekin erlazio itxia" duelako.
%20ak erantzun zuen aurrez aurre eta sare sozialen bidez ligatzeko ohitura duela, eta erantzun zutenen %8,82k esan zuen jarraitzen duela aurrez aurre, "beti egin den bezala ligatzen: diskoteketan, erromerietan edo herriko festetan, besteak beste". Bestalde, izan dira ez dutela ligatzen erantzuten zutenak ere, %11,76 hain zuzen ere. Bitxia badirudi ere, inork ez du erantzun "sare sozialen bidez bakarrik ligatzeko ohitura" duenik. Agian, uste dena baino gutxiago aldatu da Aian eta Orion ligatzeko modua.
Karkara.eus-ek ekainerako beste inkesta bat jarri du martxan, eta herriko eta auzoetako festak hastear direnez, udako festetan parranda egiteko zer nolako zuzeneko musika saioak gustatzen zaizkien galdetu die irakurleei. Animatu parte hartzera.