Karkarak joan den apirilean jarri zuen martxan Elkar argitaletxeak emandako liburu sortaren zozketa, Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, irakurleen artean banatzeko. Bada, Maitane Azkue Zaldia izan da zorteduna eta dagoeneko jaso du bere saria.
Hain justu, pasa den astean bertaratu zen Karkararen bulegora eta lau liburu eraman ditu etxera: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba.