Euskara, elikadura burujabetza, Nafarroako hegoaldea, eta auzolana. Horiek dira Errigora egitasmo herritarraren oinarriak eta zutabeak. Oinarri horiek batuz, eta udaberria iristearekin batera, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina abiatu du Errigorak. Kanpaina honi lotuta, Errigorak emandako bi saski zozkatu ditu Karkarak bazkideen artean, eta Ane Roteta Gurrutxaga eta Oihane Mendizabal Sandonis izan dira saridunak.