Urolako Komunikazio Taldeak bat egiten du berdintasunaren aldeko aldarriarekin

Urolako Komunikazio Taldea 2023ko mar. 8a, 09:00

Emakumeen Nazioarteko Egunean, berdintasunarekin duen konpromisoa azaldu nahi du Urolako Komunikazio Taldeak. Horren erakusle da kooperatibako Berdintasun Batzordeak 2021. urtean eratu zuen I. Berdintasun Plana.

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, Martxoaren 8a. Egun seinalatua da gaurkoa berdintasunaren aldeko borrokan, nazioarteko herrialde desberdinetan. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ere bat egiten du milioika herritarrek zabalduko duten aldarriarekin.

Herritar guztien berdintasuna bermatuko duen gizarte parekide eta justuago batean sinesten du UKTk, eta horren erakusle da kooperatibako Berdintasun Batzordeak 2021. urtean eratu zuen I. Berdintasun Plana. Hain zuzen ere, dokumentu horretako Ekintza Planean jasotzen da berdintasunaren arloan kooperatibak duen konpromisoa.

Gaur eskualdean izango diren ekitaldien berri emateaz gain, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen aurrean, berdintasunaren aldeko jarrera eta betebeharra duela berretsi nahi du UKTk.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide