Jaso dituzte sariak Euskaraldiko jolasaren irabazleek

Aitziber Arzallus

Euskaraldiaren harira, galdera-erantzunen lehiaketa jarri zuen martxan KARKARAk, Euskaraldiko batzordearekin elkarlanean. Maialen Etxeberriak jaso du Euskaraldiaren saria, eta Elene Indok KARKARArena.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egin da aurtengo Euskaraldia, eta epe horretan, Hitzez Ekin Euskaraldian galdera-erantzunen jolasa jarri zuen martxan KARKARAk, Orioko Euskaraldiko batzordearekin elkarlanean, Euskaraldiari bultzada emateko. Hainbat herritarrek parte hartu zuten jolasean, eta galdera guztiak zuzen erantzun zituzten herritarren artean, Euskaraldiko produktuen sorta eta urtebeteko Hitzakide harpidetza zozkatu zituzten –Euskaraldiaren saria– , eta parte hartzaile guztien artean, berriz, Errigoraren saski bat –KARKARAren saria–.  Maialen Etxeberriak irabazi zuen Euskaraldiaren saria, eta Elene Indok KARKARArena. Irabazleek atzo arratsaldean jaso zituzten sariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide