Azaroaren 25a, ostirala, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izango da, eta horren harira, datozen egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Aian eta Orion. Egunean bertan, elkarretaratzeak egingo dituzte bi herrietan: Orion, Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek elkarretaratzea egingo dute plazan, 11:30ean hasita; Aian, berriz, 19:00etan izango da elkarretaratzea, plazan.
Aurrez, azaroaren 23an, asteazkenez, Abortuaren lege proiektu berriaren gakoak hitzaldia antolatu du Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak. Iruleko kideek gidatuko duten saioa, eta honako galdera hauei erantzuten saiatuko dira: zeintzuk dira lege berri honek eragingo dituen aldaketa nagusiak? Zer beste aldaketa proposatzen dira? Bi orduko hitzaldia izango da, 18:30ean hasita, Salatxo aretoan.
Datorren iganderako, berriz, Birritan bortxatua antzezlanaren emanaldia antolatu dute Etxeluze gaztetxean. 18:00etan hasiko da saioa eta bost euro kostatuko da sarrera.