Kultura eta sormen arloko eragileek euren arteko elkarlana sustatu, esperientziak eta ikasketak partekatu, proiektu aukerak identifikatu eta horiek elkarlanean gauzatzeko formulak ikertu ditzaten nahi du Urolak Kostako Udal Elkarteak (UKUE). Helburu horrekin, aurten bi topaketa antolatuko zituela iragarri zuen elkarteak duela hilabete batzuk. Lehenego saioa maiatzean izan zen, eta orain izango da bigarrena. Eskualdeko eragileez gain, Gipuzkoako beste eskualde batzuetako zein Bizkaiko eragileek ere parte hartuko dute.
Hain zuzen ere, azaroaren 10ean, otegunarekin, izango da topaketa hori, 17:00etatik 19:00etara, UKUEren egoitzan. Parte hartu nahi duten profesionalek astelehenera arteko epea dute izena emateko, eta lehen topaketan parte hartu ez zutenek ere badute aukera.