Udako etenaldiaren ostean, kalean da iraileko KARKARA eta, nola ez, herriko arraunlariak dira protagonista. Kontxako banderaz bai, baina harrobiaz ere jardun dute hizketan, besteak beste, Mikel Lizarralde Altxerri gaztea eta Maddi Alkain arraunlariek.
Horrez gain, Borja Gomez erlezainari egindako elkarrizketa jasotzen du hil honetako aldizkariak, eta baita Aian euskarak bizi duen egoeraren inguruko erreportaje zabala ere. Oroimenaren Kutxan, berriz, oriotarren izaera irekiaz jardun du Iñaki Iturainek.