Hainbat buelta eman ondoren, jarraian dituzuen bost hauek aukeratu ditut. Ea zuek ere gustukoak dituzuen.
Benito Lertxundi: Udazken koloretan
Ezin hasi zerrenda beste modu batera. Atsedena hartu, ahal bada hamakan etzanda, eta zerura begira jarri, play-ri eman eta gozatu…
Juan Luis Guerra: Burbujas de amor
Gure egun handiko abestia da hau. Entzuten dudan bakoitzean 1992a datorkit gogora.
Guiseppe Verdi: Nabucco
Salatxoko kideen artean 097 Nabucco ("Va pensiero…") bezala ezagutzen dugu. Opera ezagun hau abesten dugun bakoitzean barrutik dugun dena ematen dugula iruditzen zait eta korukide izateak zenbat betetzen nauen gogorarazten dit.
Mikel Laboa: Baga biga higa
Mikel Laboa handiaren abesti honekin azken boladan lotura berezia izan dut…
Intza: Zurekin
Ezin zerrenda amaitu Intzaren Zurekin abestia aipatu gabe. Abesti oso sakona da eta etxekoentzat oso berezia.