Bihartik martxan izango da Balearen Egunaren galdera-erantzunen jokoa

Urolako Komunikazio Taldea 2022ko mai. 5a, 16:30

2019ko Balearen Eguneko irudia.

Herritarrek egitasmo horri buruzko hamar galdera erantzun ahal izango dituzte biharko 09:00etatik asteazkeneko 12:00etara bitartean. Parte hartzaile guztien artean Zumaiako Zelai talasoterapia zentrorako bi lagunentzako hiru bonu zozkatuko du UKTk. 

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) maiatzaren 14an egingo den Balearen Egunari lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek egitasmo horri buruzko hamar galdera erantzun ahal izango dituzte –galdera guztiak erantzun behar dira, baina horretan igarotako denbora ez da kontuan hartuko– datozen egunetan.

Biharko 09:00etatik asteazkeneko 12:00etara arte izango da martxan galdera-erantzunen jokoa, eta parte hartzaile guztien artean Zumaiako Zelai talasoterapia zentrorako bi lagunentzako hiru bonu zozkatuko du UKTk.

Zenbat dakizue Balearen Egunari buruz? Animatu eta parte hartu galdera-erantzunen jokoan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide