22. Korrikan herritarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Karkara.eus-ek

Karkara.eus

Korrikaren 22. edizioko uneren batean, han edo hemen, oriotarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Karkarak, bilduma bat osatzeko. Egitasmoa bukatu bitartean, orio@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek irudiak.

Martxan da 22. Korrika, eta hiru egun baino ez dira gelditzen Oriotik igarotzeko. Dagoeneko Euskal Herriko txokoren batean izan zarela euskararen alde lasterka egiten? Ostiralean Orion egingo duzula korrika? Une horiek guztiak jaso nahi ditugu, eta horretarako, zuen laguntza behar du Karkara.eus-ek.

Karkarak argazki bildumak eta bideoak egingo ditu ostiralean, Korrika Oriotik igarotzen denean, baina herritarrek bidalitako irudien bilduma bat ere osatu nahi du. Horrenbestez, euskararen aldeko egitasmoaren aurtengo edizioa bukatu bitartean ateratako argazkiak orio@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide