Pribatutasun politika

 

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea

Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E. (F75221226)

 

Helburuak

Tokiko hedabideen zerbitzu eta produktuak helaraztea eta kudeatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; bere zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak edota komertzialak bidaltzea; webguneen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea

 

Legitimazioa

Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimazio oinarri nagusiak)

 

Hartzaileak

Ekimen batzuetan parte hartzeak eta irabazle edo saridun izateak, interesdunaren identifikazio-datuak eta irudia argitaratzea dakar.

 

Eskubideak

Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko Urolako Komunikazio Taldera jo dezakezu, helbide honetan: Soreasu, 1, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: administrazioa@ukt.eus; telefonoa: 943 81 38 41

 

 

PRIBATUTASUN POLITIKA eta DATU PERTSONALEN BABESA

 

TRATAMENDUAREN ERANTZULEA

Tratamenduaren Erantzulea” Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E., aurrerantzean “GUKA” edo “enpresa”.

  • I.F.Z.: F75221226
  • Helbidea: Soreasu, 1
  • Herria: 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Telefono zenbakia: 943 81 38 41
  • Helbide elektronikoa: administrazioa@ukt.eus

 

INDARREAN DAGOEN LEGERIA

GUKAk egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak.

 

WEBGUNEAK eta SARE SOZIALETAKO KANALAK

GUKAren webgune ofizialak honako hauek dira:

  • guka.eus
  • zumaiaguka.eus
  • orioguka.eus
  • zarautzguka.eus
  • azpeitiaguka.eus
  • azkoitiaguka.eus

GUKAk sare sozialetan dituen kanal ofizial nagusiak honako hauek dira:

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean GUKA webgune ofizialei, aplikazioei eta enpresaren sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

 

HELBURUAK eta LEGITIMAZIORAKO OINARRI JURIDIKOAK

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak GUKAren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, GUKAren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla. Egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  • Bazkideak

GUKAren bazkide gisa duzun harremana kudeatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea; zurekin harremanetan jartzea baliabide desberdinak erabiliz (posta elektroniko edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak,…); enpresak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta GUKAren jarduerari buruzko informazioa bidaltzea eta GUKAri legez dagozkion funtzio guztiak betetzea. Bazkidetza egiteak tratamendu hauek onartzea dakar.

Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)

  • Interesdunak / Eskatzaileak

GUKArekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioak erabiliz edo beste baliabideren bitartez, GUKAk jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: interesdun gisa egindako ekarpenak kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko, zuk egindako eskaria kudeatzeko eta GUKAri legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Era berean, zure intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

Legitimazio-oinarri nagusiak: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) eta Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

  • Ekimenetan parte hartzaileak

GUKAk antolatutako ekimenetan (zozketak, lehiaketak, txapelketa, bestelako egitasmoak, e.a.) parte hartzen baduzu, jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak GUKAk tratatuko dituela, interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzua modu egokian emateko, zure interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko eta GUKAri legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak eta irudia argitaratuak izango dira. Era berean, zure kontakturako datuak GUKAk dituen kolaboratzaile zuzenei komunikatuak izen daitezke (saria modu egokian kudeatu ahal izateko).

Legitimazio-oinarri nagusiak: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) eta Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

 

KONTSERBAZIO EPEA

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

 

SEKRETU EGINBEHARRA

GUKA erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. GUKAko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

 

DATU PERTSONALAK BILTZEA

GUKAk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioan edo online erosketarako), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. GUKAk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. GUKAk ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

 

ERREGISTROAK eta HARPIDETZAK

Albiste edo informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, administrazioa@ukt.eus helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.

 

SARBIDE GAKOEN ERABILERA 

Eremu pribatuetara sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besteraezinak dira. Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonoz, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.

GUKAk gomendatzen du erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea, teklatuko maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak konbinatuz. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu, eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuek eskura ditzaketen euskarri fisiko edo informatikoetan. Sarbide-gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, urtean behin gutxienez.

GUKAk gomendatzen du erabiltzaileak erraz gogoratzeko moduko gakoa erabiltzea, baino aldiz zaila izango da ondorioztatzea baimendu gabeko hirugarren batentzat.

Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontu pertsonala ixtea webguneko eremu pribatuetan saio bakoitza amaitzean; izan ere, horrela ziurtatuko du inork ezin duela bere informazio pertsonalerako sabiderik lortu bere ordenagailua norbaitekin partekatzen badu.

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio GUKAri bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera edo baimenik gabeko sarbidea.

GUKAk eskubidea izango du erabiltzaile baten kontuari baja emateko, baldin eta haren erabilera desegokia antzematen badu, GUKArekiko betebeharrak ez betetzeagatik, pribatutasun-politika eta webgunearen baldintza orokorrak ez betetzeagatik, edo garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.

 

DATU ESPEZIFIKOEN TRATAMENDUAK: ENPLEGU-ESKATZAILEAK

GUKAk webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten dio, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak GUKAren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.

Interesdunaren datuak GUKAk burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Datuak GUKAk hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpreseei komunikatuak izan daitezke.

GUKAk curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin epe hori amaituta, datuak suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.

Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.

 

SARE SOZIALETARAKO ETA WEB KANALETARAKO ESTEKAK

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. GUKAk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan GUKArekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez GUKAren menpe.

 

GUKAren PRESENTZIA SARE SOZIALETAN

GUKAk Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin GUKAren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak GUKAk erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak GUKAri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, GUKAk sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie GUKAren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta GUKAk duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. GUKAk ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. GUKAk alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

GUKAk Facebook, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

GUKAk beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. GUKAk edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) GUKA zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak GUKAren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

 

SEGURTASUN NEURRIAK

GUKAk, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela GUKAren erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

 

SEGURTASUN URRAKETA 

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943 81 38 41 telefono zenbakia edo administrazioa@ukt.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

 

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Soreasu, 1, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), telefonoa: 943 81 38 41 edo, bestela, administrazioa@ukt.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

 

INDARRALDIA eta ALDAKETAK

GUKAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. GUKAk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, GUKAk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

 

JURISDIKZIOA

GUKA eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, GUKA eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Azpeitiko (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu GUKAk Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.