Orioko udalbatzak iraileko ezohiko bilkura egingo du gaur 19:30ean hasita udaletxeko udalbatzar aretoan. Ohi bezala, saioa zuzenean atari honetan ikusteko aukera egongo da.
Hamar puntu jaso dituzte gai zerrendan, honakoak:
- Onartzea, egoki bada, arraunketa teknifikazio zentroko kirol eta aisialdi zerbitzuen emakidaren amaierarako akordio-proposamena.
- Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria sailak proposatutako InguruneOn itunaren akordio-proposamena.
- Onartzea, egoki bada, Orioko udalaren kirol-instalazioak kirol-programa publikoetarako erabiltzeko lehentasunezko sarbidearen araubidea.
- Kontu ematea, 2026ko udal aurrekontuaren 3. hiruhilekoaren berankortasun txostena.
- Kontu ematea, 2026ko udal aurrekontuaren 3. hiruhilekoaren exekuzioa.
- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Ordenantza fiskalen eta bere eranskinaren aldaketari, eragina 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerriko egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen 2027ko ordenantza fiskalari.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2027ko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal-araua.
- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2027 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
- Eskariak eta galderak.