Ostiralean mus txapelketa jokatuko dute Ortzaikan

Onintza Lete Arrieta

Hainbat lagun musean. 

San Martin festen barruan antolatu dute auzotarrek ostiral gaua girotze aldera. 

Sanmartinetan murgilduta jarraitzen dute Ortzaikan, eta ostiral gauean mus txapelketa egingo dutela jakinarazi dute. Bikoteko 25 euro ordaindu beharko dira, eta izena 22:00etatik 22.30era eman beharko da, festetako karpan. Ondoren hasiko dira musean, Oliden jatetxean. 

Jaien hirugarren eta azken asteburua izango da honakoa, eta egitarau osoa esteka honetan ikus daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide