Orioko Arraunketa Elkartea eta Koxme Burutaran, Gipuzkoarren Kirola sarirako hautagaien artean

Julene Frantzesena

Orioko aurraunlariak Eusko Label liga irabazi osteko harreran. (Maddi Txintxurreta)

Gipuzkoako Foru Aldundiak kirolariei eta elkarteei aitortza egiteko banatzen dituen sarietako baterako hautagai dira biak. Herritarrek boto bidez erabaki dezakete nork jasoko duen Gipuzkoarren Kirola saria. Sari banaketa abenduaren 11n egingo dute, Eibarren.

Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol sailak jakinarazi ditu Gipuzkoarren Kirola sarirako hautagaien izenak. Sari hori beste hainbatekin batera banatuko du erakundeak, abenduaren 11n Eibarko Coliseo antzokian egingo duten ekitaldian, eta Orioko hainbat kirolari daude haugataien artean.

Orioko Arraun Elkartea eta Koxme Burutaran Orioko arraunketa elkarteko kidea ageri dira zerrendan. Orioko gizonen traineruak denboraldi historikoa egin du, Eusko Label liga eta Kontxako Bandera irabazita, eta horregatik dago elkartea hautagaien zerrendan; Burutaranek, berriz, lan ezin hobea egin zuen abuztuan Munduko Unibertsitate Lehiaketan.

Herritarrek boz bidez erabakiko dute nork jasoko duen Gipuzkoarron Kirola saria, eta herritarrek azaroaren 17ko gauerdira arteko epea izango dute botoa emateko; honako lotura honetan eman daiteke boza.

Ez da Gipuzkoarren Kirola izango Aldundiak aurten banatuko duen sari bakarra; izan ere, gizon-emakumeei zuzendutako Gipuzkoa Kirolak saria eta Kirol Konpromisoa saria ere banatuko ditu erakundeak, baita Distira eta Enpresa sariak ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide