Tokia bete arte izena eman daiteke baxurako arrainekin errezetak prestatzeko sukaldaritza saioan

Onintza Lete Arrieta

Arraina parrillan erretzen. (Onintza Lete Arrieta)

Asteazken arratsaldean Aldapa elkarte gastronomikoan eskainiko dute ikastaroa, eta doakoa den arren, izena eman behar da Turismo Bulegoan. Parrilla Festaren egitarauaren barruko ekintza da sukaldaritza tailer hori.  

Baxurako arrainekin errezetak izeneko sukaldaritza tailerra egingo dute asteazken honetan 19:00etan hasita Aldapa elkartean. Parrilla Festaren atarian antolatu dute tailerra, Arrantza eta gastronomia jarduera sortaren barruan. Saioa doakoa da, baina tokia mugatua denez, ezinbestekoa da Turismo Bulegoan izena ematea. Epea zabalik egongo da tokia bete arte. 

Sukaldaritza tailerrean baxurako arraina izango da protagonista, eta hura prestatzeko hainbat errezeta landuko dituzte parte hartzaileek. Tailerraren bidez, bertako arraina sukaldaritzan erabiltzeko aukerak ezagutarazi eta herriko itsas ondarearen eta gastronomiaren arteko lotura nabarmendu nahi du udalak. Izan ere, Parrilla Festaren helburuetako bat da Orioko ondare gastronomikoa ezagutaraztea eta belaunaldiz belaunaldi transmititzea.

Tailer honen aurretik, joan den astean Kofradiaren eraikinak 100 urte izeneko hitzaldia eskaini zuten Jon Agirresarobek eta Pedro Migel Urangak, hura ere Arrantza eta gastronomia jarduera sortaren barruan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide