Iñaki Iturain idazle oriotarrak 'Territorio remero: un pequeño pueblo, una gran historia' liburua aurkeztuko du gaur 19:00etan Kultur Etxean. Orain 25 urte argitaratu zuen Orioko patroiak, herri txiki baten historia handia liburua du oinarri. Liburu hartako testuak erdaratu ditu, baina era berean, eguneratu eta egokitu ere bai; baita beste testu asko erantsi ere. Izan ere, 2001etik honako historia ere jaso du.
Liburuaren xehetasunak gerturatuko dizkie herritarrei, eta horretarako, Ibon Gaztañazpi kazetariak elkarrizketatuko du.
Liburua salgai dago Iturain estankoan eta Ontza papertegian, eta bihar Aian ere egingo du aurkezpena, 19:00etan, hango Kultur Etxean.