Bihar izango da OAEren banderen erakusketa bisitatzeko azken eguna

Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 31

Herritar talde bat, pasa den astean, OAEren banderak ezagutzeko bisita gidatu batean. (Onintza Lete Arrieta)

Bihar arte egongo da ikusgai Orio Arraunketa Elkarteak irabazitako banderak eta garaikurrak biltzen dituen erakusketa, Arraunetxeko aretoan. 18:00etan euskaraz egingo dute bisita gidatua, eta 19:00etan, berriz, gaztelaniaz. 

Orio Arraunketa Elkarteak 125 urte banderaren bila! izeneko liburuxka aurkeztu du, 1901ean lehen Kontxako Bandera irabazi izanaren 125. urteurrena gogora ekartzeko. Arraunetxeko egoitzan daude bandera gehienak ondo gordeta eta batzuk ikusgai ere bai, beste hainbat garaikur, kartel eta argazkirekin batera. Bada, liburuxkaren harira, bisita gidatuak egiten aritu dira egunotan Arraunetxeko erakusketa gela horretan.

Aurrenekoa pasa den astean egin zuten, hain zuzen ere, eta hogeiren bat lagun elkartu ziren hitzordu hartan, Joxemari Olasagastiren azalpenak entzutera; bera da lanaren egileetako bat, baita OAEren historia goitik behera ezagutzen dutenetako bat ere. 

Hala, erakusketa bisitatzeko interesa dutenek, oraindik horretarako aukera dute; izan ere, bihar arte izango da ikusgai erakusketa. 18:00etan euskaraz emango dituzte azalpenak, eta 19:00etan, berriz, gaztelaniaz. Bisita horietan liburuxka erosteko aukera ere izango dute herritarrek, 10 euroan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide