Asteburu honetan ere zabalik da Orio Arraunketa Elkartearen denda. Olatu goxoki dendaren lokalean dago, Arkaitz tabernaren parean.
Gaur 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita; bihar, igandea, 10:30etik 13:30era.
Eskaerak whatsapp bidez ere egin daitezke, 747 44 60 72 zenbakira idatzita.
Asteburuko hitzorduak
Euskotren liga amaituta, Eusko Labelekoek Galizian dituzte asteburuko bi hitzorduak. Hantxe dira jada arraunlariak, gaur arratsaldean Boiron IV. Bandeira Barbanza Arousa jokatzeko. 18:15ean hasiko dira estropadak. Bihar, berriz, Aresen lehiatuko dira, 12:15ean. XIX. Bandeira Concello De Ares izango dute jokoan han.
Ez dira asteburuko hitzordu bakarrak oriotarrentzat, Orio B ontziak ere bi hitzordu garrantzitsu baititu gaur eta bihar, KAE 1 mailan jarraitzeko play-offak, hain zuzen.