Orio Arraunketa Elkarteak 125 urte banderaren bila! izeneko liburuxka aurkeztu zuen joan den astean, 1901ean lehen Kontxako Bandera irabazi izanaren 125. urteurrena gogora ekartzeko. Arraunetxeko egoitzan daude bandera gehienak ondo gordeta eta batzuk ikusgai ere bai, beste hainbat garaikur, kartel eta argazkirekin batera. Bada, liburuxkaren harira, bisita gidatuak egingo dituzte datozen egunetan Arraunetxeko erakusketa gela horretan. Aurrenekoa atzo arratsaldean egin zuten, 18:00etan. Hogeiren bat lagun elkartu ziren, Joxemari Olasagastiren azalpenak entzutera; bera da lanaren egileetako bat, baita OAEren historia goitik behera ezagutzen dutenetako bat ere.
Bisitak beste bost egunez eskainiko dituzte: gaur, bihar, etzi eta hurrengo astelehen eta asteartean. 18:00etan euskaraz emango dituzte azalpenak, eta 19:00etan, berriz, gaztelaniaz.
Bisita horietan liburuxka erosteko aukera ere izango dute herritarrek, 10 euroan.