Udaren amaiera iristear da, baina Orioko Mola Mola tabernan oraindik asko dago ospatzeko errutinara itzuli aurretik. Hain zuzen ere, bihar arratsaldean Zea Mays taldeak kontzertua emango du tabernako terrazan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia, eta ohi bezala, sarrera doakoa izango da.
Asteburuan, berriz, beste bi musika hitzordu eskainiko dituzte: larunbatean Makala DJak izango du terraza girotzeko ardura, 18:00etatik aurrera; eta igandean, Mingofisuras taldeak emango du kontzertua, 17:00etan hasita.
Udan zehar askotariko jarduerak antolatu ditu hondartzako tabernak, eta abuztuaren amaierarako Mola Fest izeneko jaialdia ere programatu dute. Jaialdia abuztuaren 29an egingo dute, larunbatean, arratsalde partean. 17:00etan emango diote hasiera, Xanti Irazustaren berotzen saioarekin. Ondoren, Rocio Portillo musika elektronikoko DJ eta abeslari argentinarrak kontzertua emango du.