Mola Fest jaialdia programatu du Mola Molak abuztu amaierarako

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 12a

Mola Molan egindako jardueretako baten artxiboko irudia. (Maddi Txintxurreta)

DJ saioa eta kontzertua izango dira abuztuaren 29an Orioko hondartzan kokatutako tabernan. Sarrera doan izango da, baina kolore biziz jantzita joatea eskatu dute.

Udan zehar jarduera eta ekitaldi desberdinak antolatu dituzte Orioko hondartzan kokatzen den Mola Mola tabernak. Hala, DJ saioak izan dituzte, kontzertuak, baita azoka ere. Bide horrekin jarraituz, abuztuaren amaierarako Mola Fest izeneko jaialdia programatu dute tabernako arduradunek. 

Jaialdia abuztuaren 29an egingo dute, larunbatean, arratsalde partean. 17:00etan emango diote hasiera, Xanti Irazustaren berotzen saioarekin. Ondoren, Rocio Portillo musika elektronikoko DJ eta abeslari argentinarrak kontzertua emango du. 

Sarrera doan izango da, baina arduradunek arau bakarra jarri dute: kolore biziko jantziak aukeratzea arratsalde horretan Oriora gerturatzeko. "Etorri armarioan duzun kolore guztiarekin. Sekula janztera animatzen ez zaren hori erabiltzeko aitzakia perfektua emango dizugu", adierazi dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide