Munduko Unibertsitate Txapelketako B finalean arituko da Haizea Gozategi, gaur Kanadan

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 15a

Haizea Gozategi, artxiboko irudian. (Aiora LarraƱaga)

https://orioguka.eus/urola-kosta/1786632316012-munduko-unibertsitate-txapelketako-a-finalean-lehiatuko-da-koxme-burutaran-arraunlariaSkull bikoitzean arituko da arraunlari oriotarra, Noa Guasch kataluniarrarekin bikotea osatuta. Orioko klubeko arraunlari Koxme Burutaranek ere finala jokatuko du gaur txapelketa horren barruan.

Albiste onak iritsi dira Kanadako Ontario probintziako London hirian jokatzen ari diren Munduko Unibertsitate Txapelketatik. Haizea Gozategi arraunlari oriotarrak txapelketako B finalera sailkatzea lortu zuen atzo skull bikoitza kategorian. Oriok, beraz, partaidetza bikoitza izango du txapelketa horretan, herenegun Orioko Arraunketa Elkarteko arraunlari Koxme Burutaranek lortu baitzuen A finalera sailkatzea.

Oriotarra da Haizea Gozategi, baina gaur egun Sevillako Nautico klubean lehiatzen da. Kanadako hitzorduan, skull bikoitzean ari da lehian Gozategi, ontzia Nadia Guasch kataluniarrarekin osatuta. Espainiako selekzioa ordezkatzen ari da Munduko txapelketa horretan.

Denboraldi aparta

Azpimarragarria da Gozategi aurtengo denboraldian egiten ari den lana. Aurten lehendabizikoz 8+- kategoriako liga jokatu dute, eta Gozategi partaide duen Nauticoko ontzia izan da irabazlea. Maiatzean, berriz, Legution (Araba) jokatutako maila absolutoko Espainiako Txapelketan garaipen bana lortu zituen emakumezkoen zortzikoan zein zortziko mistoan; lemazainik gabeko laukoan, berriz, brontzezko domina eskuratu zuen. 

Ekainean beste bi urrezko domina lortu zituen Banyolesen (Herrialde Katalanak) jokatutako 23 urtez azpikoen Espainiako txapelketan: lemazainik gabeko laukoan bat eta lemazaina duen laukoan bestea. Kanadako txapelketaren ostean, hurrengo hitzordua irailean izango du. Hilabete horretan Polonian jokatuko duten 23 urtez azpikoen Europako txapelketa jokatuko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide