Munduko Unibertsitate Txapelketako A finalean lehiatuko da Koxme Burutaran arraunlaria

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 13a

Koxme Burutaran, pasa den ekainean Sevillan jokatutako proba batean. (Utzitakoa)

Kanadako Ontario probintzian ari dira jokatzen txapelketa, eta Orioko Arraunketa Elkarteko arraunlari donostiarrak A finalerako txartela lortu du. Larunbatean izango du estropada. 

Orioko Arraunketa Elkarteko arraunlari Koxme Burutaran Munduko Unibertsitate Lehiaketan ari da parte hartzen egunotan. Kanadako Ontario probintziako London hiriak hartu du txapelketa hura, eta Burutaran aulki mugikorreko M1x modalitatean ari da lehian, Espainiako selekzioa ordezkatzen. 

Gaur jokatu dute A finalera sailkatzeko estropada, eta Burutaran bigarren izan da bere txandan, Italiako ordezkari baten atzetik. Hala, finalerako txartela lortu du Orioko klubeko kideak. Bihar atseden eguna izango da, eta larunbatean jokatuko du finala, 17:20etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide