Jon Plazaolaren bakarrizketarako sarrerak dagoeneko eskuragai, Turismo Bulegoan

Julene Sorarrain

Jon Plazaola, artxiboko irudian.

Abuztuaren 6an, ostegunarekin, eskainiko du bakarrizketa saioa Gure Zirkuaren karpa barruan. Sarrerak eskuragai dira 10 euroan, Turismo Bulegoan.

Gure Zirkuak abuztuan Orion egingo duen egonaldia aprobetxatuz, Orioko Udalak pare bat jarduera programatu ditu karparen barruan. Horietako bat, Jon Plazaolaren AA Aita bakarrizketa izango da, abuztuaren 6an, ostegunarekin, 20:00etan. 

2024az geroztik aitatasunak eman diona publikoarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak lan horren bitartez. Esperientzia onak elkarbanatu nahi ditu, eta funtsezkoena dena, "oinazea monetizatu". Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango ditu "patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko, baita gainontzeko guztionaz ere".

Bakarrizketarako sarrerak salgai dira Turismo Bulegoan 10 euroan, eta herritar bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide