Gure Zirkuak Orio bisitatuko du berriro abuztuan

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 23a

Gure Zirkuko lantaldekoak, iaz Orion, zirkuaren kanpoaldean. (Onintza Lete Arrieta)

Abuztuaren 1etik 22ra bitartean, oriotarrek zirkuaz gozatzeko aukera izango dute. Mendibeltz futbol zelaiaren ondoko berdegunean egongo da kokatuta, eta sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.

Gure Zirkuak geldialdia egingo du beste urte batez Orion, uda honetan ere herritarrek ikuskizun bereziez gozatzeko aukera izan dezaten. Hain zuzen ere, abuztuaren 1etik 22ra eskainiko ditu emanaldiak, Mendibeltz futbol zelai ondoko berdegunean.

Sarrerak online erosi behar dira, eta bihartik aurrera izango dira eskuragarri. Guztira hamahiru emanaldi egingo dituzte: abuztuaren 1ean, 7an, 8an, 14an, 15ean eta 21ean, 19:00etan izango dira saioak; abuztuaren 22an, aldiz, 12:00etan izango da; eta abuztuaren 2an, 9an eta 16an, berriz, goizez nahiz arratsaldez eskainiko dituzte emanaldiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide