Orioko udalbatzak uztaileko ohiko bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:30ean hasita udaletxeko udalbatzar aretoan. Ohi bezala, saioa zuzenean atari honetan ikusteko aukera egongo da.
Jorratuko dituzten puntuen artean dago, besteak beste, herritarrek Orioko frontoi berriaren kokapenari buruz duten iritzia jasotzeko egindako herri kontsultaren boto zenbaketaren aktaren berri ematea, eta, egoki bada, udalbatzarrean hartu beharreko erabakiak hartzea.
Halaber, osasun zentroaren eta Orioko udal kiroldegiaren arteko eremua antolatzeko eta berrurbanizatzeko obrak egiteko lehiaketa publikoa esleituko dute. Aipatu gaia apirileko ohiko bilkuran jorratu zuten, eta inguru horren berrurbanizazioa Enric Mas eta David Camacho arkitektoek diseinatutako Atzera begiratu aurrera egiteko proiektuan oinarrituta egingo dute. Lan horiek gauzatu ahal izateko diru kopurua, gehienez, 2.780.679,51 eurokoa izango da.
Hori horrela, hona hemen biharko udalbatzarrean hizpide izango dituzten gaiak:
- Irakurri eta onartzea, egoki bada, ondorengo Udalbatzarraren akten zirriborroak: ezohiko, 2024ko uztailaren 23koa; ohiko, 2024ko irailaren 26koa; ezohiko, 2024ko urriaren 30ekoa; ohiko, 2024ko azaroaren 28koa; ohiko, 2024ko abenduaren 26koa; ohiko, 2025eko urtarrilaren 30ekoa; ohiko, 2025eko otsailaren 27koa; ohiko, 2025eko martxoaren 27koa; ezohiko, 2025eko apirilaren 29koa; ohiko, 2025eko maiatzaren 29koa; eta ohiko, 2025eko ekainaren 26koa.
- 2026ko bigarren hiruhilekoko berankortasun txostenaren berri ematea.
- 2026ko aurrekontuaren gauzatze egoeraren berri ematea.
- Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 9/2026 kreditu aldaketaren espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
- Egoki bada, Alkatetzaren Dekretua berrestea, Orioko aparkalekuak arautzen dituen Udal Ordenantzari dagokionez. Horren bidez, egonaldi laburreko eta errotazio handiko guneetako, egonaldi luzeko guneetako eta gune egoilarretako zehapenak aldatu nahi dira, eta egoiliarren gunea handitu.
- Onartzea, egoki bada, 2026eko plantilla organikoaren eta lanpostuen zerrendaren aldaketa partziala.
- Lehiaketa publikoa esleitzea, egoki bada, osasun zentroaren eta Orioko udal kiroldegiaren arteko eremua antolatzeko eta berrurbanizatzeko obrak egiteko.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalak eta AEK bidezkoagoa eta klimaren aldetik neutralagoa lortzeko ekintza areagotzeko.
- Alkateen Itunari atxikitzea, egoki bada, Europa bidezkoagaoa eta klimaren aldetik neutralagoa lortzeko ekintza areagotzeko.
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren 2026ko uztailaren 6ko Aginduaren berri ematea. Agindu horren bidez, Orioko udalerria bizitegi merkatu tentsionatuko eremu deklaratzeko prozedurari hasiera eman zitzaion.
- Herritarrek Orioko frontoi berriaren kokapenari buruz duten iritzia jasotzeko egindako herri kontsultaren boto zenbaketaren aktaren berri ematea, eta, egoki bada, udalbatzarrean hartu beharreko erabakiak hartzea.
- Eskariak eta galderak.