Badok 13k etxera ekarri du Mundakako Bandera

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 14a

Badok 13ko arraunlariak, Mundakako Bandera irabazi berritan. (utzitakoa)

Ligako hamargarren bandera irabazi dute oriotarrek asteburuan, Urdaibaiko itsasadarreran jokatu den estropadan. Liderrak izaten jarraitzen dute sailkapen orokorrean, Zumaiaren eta Fortunaren aurretik.

Badok 13ko beteranoen traineruak beste garaipen bat poltsikoratu du asteburuan. Hain zuzen ere, Mundakako Bandera izan dute jokoan oraingoan, eta oriotarrek nagusitasunez irabazi dute Bizkaiko uretan jokatu den estropada. Bandera hori ez ezik, beteranoen liga ere matematikoki irabazi dute beteranoek, denboraldia amaitzeko estropada baten faltan. Zehazki, oriotarrak lehenak dira sailkapen orokorrean, Zumaiaren eta Fortunaren aurretik.

Larunbateko estropada Urdaibaiko itsasadarrarean jokatu zen, erlojupeko modalitatean, eta Mundakako portuaren parean izan zuen amaiera. Badok 13ko arraunlariek saio bikaina osatu zuten, 11.02,48 denborarekin. Bigarren postuan Getxo sailkatu zen, 11.09,89ko markarekin, eta hirugarren Fortunak egin zuen, 11.12,04 denborarekin.

Klubaren asteburua borobiltzeko, Badok 13 B ontziak ere estropada ona sinatu zuen. Ligako bigarren multzoan dabil, eta maila aparta erakutsiz, bigarren postuan amaitu zuen arraunketa saioa, Zumaia B ontziaren atzetik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide