Badok 13k beteranoen liga irabazi du Sestaon, denboraldia amaitzeko bi jardunaldiren faltan

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 7a

Badok 13ko beteranoen ontzia, Sestaoko estropada irabazi berritan. (Chicho Toñi)

Larunbatean Bizkaiko uretan eskuratutako banderari esker, Orioko beteranoek matematikoki irabazi dute aurtengo liga. Izan ere, sailkapen orokorrean 119 puntu izanik, atzetik diren Zumaiak (93 puntu) eta Fortunak (91 puntu) ezin dute matematikoki kopuru hori berdindu.

Asteburuan Sestaon (Bizkaia) jokatutako Iberiaren Bandera estropadan erabaki da beteranoen arraun ligako irabazlea. Izan ere, Bizkaiko uretan, lerrokako formatuan, Badok 13 Orio taldeak garaipen garrantzitsua lortu du, eta ondorioz, ligako txapeldun bilakatu da denboraldia amaitzeko bi estropada falta direnean.

Guztira 24 traineruk hartu zuten parte Sestaoko estropadan. Orioko ontziak sailkapeneko lehen postua lortu zuen 13.45.19ko denborarekin, eta alde esanguratsua atera zien gainerako ontziei. Bigarren postuan Fortunako donostiarrak sailkatu ziren, 38 segundora (14.23.78) eta hirugarren, berriz, Iberiak egin zuen (14.25.09).

Hala, garaipen horren bitartez, Badok 13 taldeak 119 puntu eskuratu ditu sailkapen orokorrean. Bere atzetik diren Zumaiak (93 puntu) eta Fortunak (91 puntu) ezin dute matematikoki kopuru hori berdindu, eta hori dela eta, Oriok jada ziurtatuta du aurtengo txapela. 

Orioko beteranoen bigarren ontziaren lana ere nabarmendu beharra dago, izan ere, hirugarren postuan da B multzoko sailkapen orokorrean, hain justu, Castreña eta Zumaia B ontzien atzetk.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide