GUTUNA

Eskerrik asko Errefuxiatuen Egunean parte hartu zenuten guztioi

GueraraOrio

Errefuxiatuen Munduko Egunean, hiru emakume plazan, bazkaria prestatzen. (Onintza Lete Arrieta)

GueraraOrio elkarteak publikoki eskertu nahi ditu aldarrikapen eta festa egunean parte hartu zuten herriko eragileak. "Haien parte hartzerik gabe ezin izango genukeen eguna antolatu". 

Ekainaren 20a izan zen Errefuxiatuen Munduko Eguna, eta Orion, aurreneko aldiz, egun osoko egitarauarekin salatu genuen mundu osoan zehar milioika pertsonek bizi duten egoera. Aste horretan bertan dokumental proiekzioak eta mahai ingurua ere egin genituen. Hainbat egun igaro dira ordutik, eta konturatu gara ez dugula eskerrik eman, ez behintzat publikoki. 

Baina oso eskertuta gaude gure egitasmoan parte hartu duten norbanako eta eragileei, haien parte hartzerik gabe ezin izango genukeelako eguna antolatu. Bihotzez eskertu nahi ditugu Orioko Txaranga, Salatxo abesbatza, Orioko Trikiti Taldea, Orioko Udala eta Guka. Eskerrik asko, denei. 

Erlazionatuak

Festa eta aldarria bat Errefuxiatuen Munduko Egunean

Onintza Lete Arrieta eta Urtzi Oteiza eka 20 Orio

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide