Pilota ikuskizunaz gozatzeko aukera, festen erdigunean

Julene Sorarrain

Sanpedroetako 54. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan Zaraguetako frontoian, giro ezinhobean. Eskuz nahiz paletaz aritu ziren bertan benjamin eta alebin neska-mutilak. Gainera, infantilen arteko lagunartekoa ere jokatu zuten, eta Lizarralde-Egiguren bikotea gailendu zen. 

Ospele pilota elkarteko pilotari gazteek Sanpedroetako 54. Txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan, Zaraguetako frontoian. Eskuz nahiz paletaz aritu ziren bertan benjamin eta alebin neska-mutilak. Gainera, infantilen arteko lagunartekoa ere jokatu zuten, eta Lizarralde-Egiguren bikotea gailendu zen. 

Bestalde, Xapa jokalari onenaren saria Goretti Aranalde alebin kategoriako pilotariak jaso zuen.

Hona hemen txapelketako emaitzak:

Benjamin neskak paletaz

  • Del Hoyo-Itxaso - Dialo-Aranalde: 4-8/3-8

Benjamin mutilak eskuz

  • Exposito-Udabe - Durandegi-Lopetegi: 3-8/3-8

Alebin neskak paletaz

  • Eizagirre-Aranalde - Garrido-Sagastibeltza: 8-5/8-7

Alebin mutilak eskuz

  • Elizondo-Brit - Telleria-Itxaso: 8-4/8-3

Infantilen lagunarteko partida

  • Arteaga-Sagastibeltza - Lizarralde-Egiguren: 16-18

(Argazkiak: Ospele pilota elkartea).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide