Urteak ziren Orioko sanpedroetan danbor hotsik entzuten ez zela, baina bukatu da hori: ohitura zaharra berreskuratuta, atzo gauean danborradak hartu zituen herriko kaleak, txarangak lagunduta. Festak antolatzeko egindako bileretako batean atera zen ideia, eta gazte talde batek erronka bere gain hartzea erabaki zuen.
Horrela, izen ematea zabaldu eta entseguak egiten aritu dira azken asteetan, eta 40 bat laguneko taldea osatuta, atzo gauean herriratu zuten emaitza. Mozorro eguna izanik, gainera, mozorrotuta azaltzeko deia ere egin zieten parte hartzaileei, eta agindutakoa zintzo bete zuten denek.
22:30ean hasi ziren danborrak astintzen herriko plazan, eta txaranga lagun zutela, kalez kale ibili ziren ondorengo minutuetan. Behin danborrada bukatuta, elkarrekin afaldu zuten denek plazan bertan.
Sanpedroetako txupinazoa gaur arratsaldean botako duten arren, atzo ekin zieten festen bueltako ekitaldiei Orion, eta datozen egunetan herritarrek izango dute zertaz gozatua. Hona hemen datozen ordu eta egunetako egitaraua osorik:
Gaur, larunbata: Arrantzale Eguna
- 11:00. Dantzari, kantari, musikari eta erraldoien kalejira, kalez kale.
- 12:00. Sardina jana, Herriko Plazan, Oteizaren Pietate azpian eta Endaia plazan.
- 13:30. Ikuskizuna eta omenaldia saregileei eta arrantzaleei, Herriko Plazan.
- 14:30. Arrantzale Eguneko bazkaria, Herriko Plazan.
- 17:00. Erromeria, Bide Batez taldearen eskutik, Herriko Plazan.
- 19:00. Burrunba elektrotxaranga, Endaia plazan.
- 20:00. Txupinazoa, udaletxeko balkoitik.
- 20:20. Erromeria, Bide Batez taldearen eskutik, Hendaia plazan.
- 23:00-04:00. Gaueko emanaldiak: Silitia, DJ Aitana Grandes eta DJ Irune Muguruza, Herriko Plazan.
Bihar, igandea: Harrotasunaren Eguna
- 10:00. Haurrentzako jolasak, Bizijolasen eskutik, Muntoko berdegunean.
- 12:30. Kantu salda poteo musikatua, kalez kale.
- 17:00. Haur eta gazteen pilota partidak, Zaragueta Herri Eskolan.
- 18:00. Bertso saio elektronikoa, Herriko Plazan.
- 18:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira. Ibilbidea: Kultur Etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Baxoalde, Palota, Balea, Arrantzale, Abeslari, Eusko Gudari eta Herriko Plaza.
- 20:00. I. Goiko Karrera.
- 23:00-05:00. Gaueko emanaldiak: Malko, Tatta, DJ Fifi eta Fefa, eta La Fulana, Herriko Plazan.
Etzi, astelehena: San Pedro Eguna
- 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa kaleko eskaileretan.
- 11:00. Pintxo lehiaketa, Herriko Plazan.
- 12:30. Meza nagusia Salatxo abesbatzak kantatuta, elizan.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira, Danbolin musika eta dantza eskolako trikitilariekin, kalez kale. Ibilbidea: Eusko Gudari, Herriko Plaza, Ibai Ondo, Aita Lertxundi, Aritzaga eta Herriko Plaza.
- 19:00. Soka dantza eta jarraian, Danbolin musika eta dantza eskolako bandaren emanaldia, Herriko Plazan.
- 23:00-02:00. Gaueko emanaldiak: Muzak eta DJ Siwanaba, Herriko Plazan.
Ekainak 30, asteartea: San Pedro bigarrena
- Goizean, II. San Pedro Erronka: talde jolasak eta bazkaria, 10 eta 14 urte arteko gaztetxoentzat, herrian barrena.
- 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Villa Antilla hotelean.
- 18:00. Herri Kirolak, Joseba Ostolaza Harri Eskolaren eskutik, Herriko Plazan.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira, Orioko Txarangarekin, kalez kale. Ibilbidea: Kultur Etxea, Eusko Gudari, Pelotari, Iturbide, Kale Nagusia eta Herriko Plaza.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)