Sabela ardo eta haragi egosiz beteta, sanpedroei ekiteko prest

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 26a

Sanpedroak iritsi dira herrira, eta urteroko legez, jubilatuen hamaiketakoarekin ekin diote jaietako egitaraurai. Eguraldia lagun, erretiratu mordoa bertaratu da Zaharren Babeslekura, otordu ederraz gozatzera. Arratsaldean, txosnagunea zabalduko dute plazan, eta ondoren, danborradak hartuko ditu herriko kaleak.

Ohiturekin jarraituz, jubilatuen hamaiketakoarekin hasi dituzte San Pedro jaiak. Eguraldia lagun, Zaharren Babeslekua goraino bete da gaur goizean, eta haragi egosia, salda beroa eta ardoa eskuan, giro ederrean ari dira ospatzen festen bezpera.

Hamaiketakoa eguerdira arte luzatuko da, eta bitartean ere egongo da ospakizunik. Mendibeltz futbol zelaian, 3x3 futbol txapelketa hasiko dira jokatzen 14:30 aldera, eta iluntzean, berriz, txosnagunea zabalduko dute plazan, Pakak kolektiboaren eskutik. Ondoren, aspaldiko partez, sanpedroetako danborradak hartuko ditu herriko kaleak. Hona hemen gaurko egitaraua:

Ekainak 26, ostirala

  • 14:30. 16 urtera arteko gazteen 3x3 futbol txapelketa, Mendibeltzen.
  • 20:00. Txosnen irekiera, Pakak kolektiboaren eskutik, Herriko Plazan.
  • 22:30. Sanpedroetako danborrada, Herriko Plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide