Pello eta Nikolasa erraldoiek festetan egingo dituzten ibilbide zehatzak, ikusgai

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 25a

Pello eta Nikolasa erraldoiak dantzan plazan.

San Pedro festetan, Pello eta Nikolasa erraldoiak eta herriko buruhandien konpartsa ia egunero ibiliko dira Orioko kaleetan barrena, herriko musika talde desberdinen laguntzarekin. 

Bihar hasiko dira San Pedro jaiak, eta festen barruan arrakasta gehien duen ekintzetako bat da Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejira. Ia egunero aterako dira, eta udalak ibilbide zehatzak jakinarazi ditu.

Larunbatean, ekainaren 27an, Arrantzale Eguneko jaiaren bueltan irtengo dira, 11:00etatik aurrera, eta hilaren 28an, 29an eta 30ean ere kalejirak egingo dituzte, 18:00etan hasita.

Erraldoien eta buruhandien arratsaldeetako kalejirek ibilbide ezberdinak izango dituzte, "festa auzo eta kale askotara zabaltzeko". Gainera, herriko hainbat musika taldek lagunduko diete. Hauek dira ibilbideak eta laguntzaileak egunez egun:

  • Ekainak 28, igandea: Herriko txistulariekin ibiliko dira. Ibilbidea: Kultur Etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Baxoalde, Palota, Balea, Arrantzale, Abeslari, Eusko Gudari eta Herriko Plaza.
  • Ekainak 29, astelehena: Danbolin musika eta dantza eskolako trikitilariekin. Ibilbidea: Eusko Gudari, Herriko Plaza, Ibai Ondo, Aita Lertxundi, Aritzaga eta Herriko Plaza.
  • Ekainak 30, asteartea: Orioko Txarangarekin. Ibilbidea: Herriko Plaza, Eusko Gudari, Pelotari, Iturbide, Kale Nagusia eta Herriko Plaza. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide