Esperientzia Eskolakoek Zaraguetakoekin ere egin dute goiz pasa

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 16a

Urtero, ikasturte amaieran, herriko DBH 4. mailako ikasleekin elkartzen dira Aldapa elkartean, esperientzia trukea egiteko. Aurten denera hiru talderekin elkartu dira saio banatan, eta atzo egin zuten azkenekoa. 

Urtero, ikasturte amaieran, Aldapa elkartean juntadizoa egiten dute Esperientzia Eskolako kideek eta herriko DBH 4. mailako ikasleek, elkarrekin jakintza trukatu eta otordu batez gozatzeko. 

Aurtengo aurreneko saioa ekain hasieran egin zuten Orioko Herri Ikastolako talde batekin. Josten eta quilling teknikarekin eskulanak egiten aritu ziren batzuk, eta anisezko erroskillak egiten, beste batzuk. Ondoren, bazkari ederraz gozatu zuten denek. 

Bigarren saioa hilaren 9an egin zuten ikastetxe bereko beste talde batekin, eta atzo, Zaragueta Herri Eskolakoen txanda izan zen. Giro ederrean pasatu zuten goiza, eta mahaiaren bueltan amaitu zuten hitzordu berezia. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide