Esperientzia Eskolakoen eta DBH 4. mailakoen jakintza trukea, martxan

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 4a

Gaur Orioko Herri Ikastolako DBH 4. mailako ikasle talde batekin elkartu dira Aldapa elkartean. Ekainaren 9an dute hurrengo hitzordua eskola bereko beste talde batekin, eta hilaren 15ean, berriz, Zaraguetako taldearekin. 

Urtero, ikasturtea amaitzeko egun gutxi falta direnean, Aldapa elkartean juntadizo bitxiak izaten dira: Esperientzia Eskolako partaide jubilatuak eta herriko DBH 4. mailako ikasleak elkartzen dira, izan ere, elkarrekin jakintza trukatu eta otordu batez gozatzeko. 

Aurtengo aurrenekoa gaur eguerdian egin dute. Orioko Herri Ikastolako talde batekin bildu dira. Josten eta quilling teknikarekin eskulanak egiten aritu dira batzuk, eta anisezko erroskillak egiten, beste batzuk. 

Ondoren, bazkari ederraz gozatu dute denek. 

Hurrengo saioa hilaren 9an egingo dute Orioko Herri Ikastolako maila bereko beste talde batekin, eta hilaren 15ean, berriz, Zaragueta Herri Eskolakoen txanda izango da. 

Truke egun hau "egun polita" izaten dela nabarmendu dute ikastetxeetako nahiz Esperientzia Eskolako ordezkariek. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide