Zabaldu dute Sanpedroetako VIII. 3x3 Futbol Txapelketako izen ematea

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 10a

Antolatzaile bat baloiarekin sanpedroetako 3x3 txapelketa batean.

Ekainaren 26an, ostiralarekin, egingo dute Zaragueta Herri Eskolak antolatutako txapelketa Mendibeltzen, eta izena astelehenera bitartean eman daiteke. 

Ohi bezala, aurten ere kirola eginez hasiko dituzte sanpedroak etxeko gaztetxoek. Izan ere, Zaragueta Herri Eskolak aurten ere antolatu du 3x3 futbol txapelketa. Zortzigarren edizioa izango da, eta ekainaren 26an, ostiralarekin, jokatuko dute Mendibeltz futbol zelaian, 14:30ean hasita. 

Izena emateko epea zabalik dago, eta astelehenean amaituko da. Gaztetxoek 4-5 pertsonako taldeak osatu beharko dituzte, eta partaideko lau euroko ekarpena egin beharko da. Txapelketaren amaieran, partaide guztiek oparitxo bat jasoko dute. 

Izena emateko galdetegi hau bete behar da, eta baita ordainagiria igo ere (diru ekarpena ES77 2095 5176 8510 6139 1933 kontuan egin behar da, kontzeptuan taldearen izena jarrita).

Zalantzak 669 61 45 48 telefono zenbakira deituta argitu daitezke. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide