Hirugarren urtez egingo dute sanpedroetako kronoigoera

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 9a

Parte hartzaile bat, iazko kronoigoeran. (Intza Trula)

Aldapa zikloturista elkarteak antolatu du aurten ere saioa, eta izena emateko epea ostiralean zabalduko dute. 

Sanpedroetan hirugarrenez egingo dute aurten kronoigoera. Ekainaren 28an, igandearekin, izango da bizikleta igoera Herriko Plazatik alde zaharrerantz, 11:00etan, Aldapa zikloturista elkarteak antolatuta. Izena ostiraletik aurrera eman ahalko da herriko bi ikastetxeetan, kiroldegian nahiz Kolon Txiki tabernan, eta antolatzaileek herritarrak parte hartzera animatu dituzte, "urteko aukera bakarra baita Herriko Plazan eta Goiko Kalean bizikletan ibiltzeko, gune horiek oinezkoentzat direlako". Gainera, partaideen artean sari bereziak zozkatuko dituztela azaldu dute. 

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere proba Herriko Plazatik abiatuko da, eta bi kategoria izango ditu: 8 eta 14 urte arteko haurrek Pillikura egingo dute igoera; 14 urtetik gorakoak, berriz, San Martin ermitara igoko dira.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide