Irailean jarraituko dute osasun zerbitzu hobea eskatzeko aldarriarekin

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 4a

Urtarrilean egin zuten aurreneko protestaren irudi bat. (Julene Sorarrain)

Urtarriletik astero-astero egin dute protesta anbulatorioaren atarian, mediku gehiago eta eraikina berritzea eskatzeko. Gaur egin dute udako etenaren aurreko azken elkarretaratzea.

Urtarriletik, dozenaka herritar elkartu da astero-astero Orioko osasun zentroaren atarian, osasun zerbitzu hobea eskatzeko: mediku gehiago egotea, itxaronaldien denbora murriztea eta eraikina zaharberritzea nahi dute. 

Hamar-hamabost minutuko elkarretaratze isilak egin dituzte ostegunero 12:00etan, baina uda datorrela eta, etenaldia egitea erabaki dute. Hori bai, esan dute irailean, Kontxako estropadak pasa eta gero, berriz hasiko direla protestak egiten, eta ez dutela etsiko beren aldarriek erantzuna izan arte. 

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide