XI. Garagardo Azokak izan duen harrerarekin oso gustura da Orio Arraunketa Elkartea

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 26a

Herritarrak ostiralean, XI. Garagardo Azokaren aurreneko egunean, jan-edanaz gozatzen. (Joxemari Olasagasti)

Asteburu osoa plaza "jendez beteta" egon da, eta boluntarioen lana azpimarratu eta eskertu du arraun klubak. 

XI. Garagardo Azokak hartu zuen Herriko Plaza asteburuan, ostiral iluntzean hasi eta igande gauera arte, eta Orio Arraunketa Elkarteak "balorazioa oso positiboa" egin du aurtengo edizioaz. "Beste behin ere, hiru egunez plaza jendez beteta egon da, eta giro polita izan da", azpimarratu dute klubeko ordezkariek. 

60tik gora boluntarioren lana behar izaten dute azoka eskaini ahal izateko, eta horregatik, "eskerrak" eman dizkiete horiei guztiei: "Gero eta zailagoa da boluntario jendea bilatzea, baina aurten ere lortu dugu garagardo azoka aurrera ateratzea guztien laguntzarekin". 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide