Hilaren 23an hasiko da Kukuarri Astea VI. Talaimendi Trail lasterketarekin

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 9a

Haur bat tirolinan jaisten elizatik Herriko Plazara. (Onintza Lete Arrieta)

Talai Mendi elkarteak plazaratu du aurtengo egitaraua. Ohiko ekintza gehienei eutsi die mendi elkarteak, eta hilaren azken egunean, maiatzaren 31n, ospatuko dute Kukuarri Eguna.

Maiatzean sartzearekin bat iristen dira Oriora mendizaleen urteko hitzordu berezienak Talai Mendi mendi elkartearen eskutik. Kukuarri Astea antolatzen du horrek, eta aurten maiatzaren 23an hasi eta 31ra arte iraungo duela jakinarazi dute. Urteroko egitarauari eutsi diote: Talai Mendi Trail mendi lasterketarekin hasiko da, eta Kukuarri Egunarekin amaitu.

Honakoa da egitarau osoa:

  • Maiatzak 23, larunbata: VI. Talai Mendi Trail mendi lasterketa, Orioko Herri Ikastola aurretik abiatuta.

  • Maiatzak 26, asteartea: 17:00etatik 20:00etara, Got orientazio proba. Talaimendiren egoitzan (Iturbide kalea) izango du irteera.

  • Maiatzak 28, osteguna: 17:00etatik 20:00etara, slick-line saioa tirolinako parkean.

  • Maiatzak 30, larunbata: 16:00etatik 20:00etara, eskalada eliza inguruan, eta tirolina elizatik Herriko Plazara.

  • Maiatzak 31, igandea, Kukuarri Eguna: 09:00etan, Herriko Plazatik abiatuko dira Kukuarri puntara. 11:00etan, tontorrean elizkizuna, salda eta pintxoak izango dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide