Astelehenean zabalduko dute Talai Mendi Trail lasterketan izena emateko epea

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 7a

2025eko Talai Mendi Trail lasterketa. (Gorka Eizagirre)

Orioko mendi lasterketa maiatzaren 23an izango da, larunbatean, eta 14 kilometroko ibilbidea izango du. Aurten ere arratsaldean izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, 17:00etan hasita.

Talai Mendi elkarteak datorren astelehenean zabalduko du Orioko VI. Talai Mendi Trail lasterketan izena emateko aukera. Maiatzaren 23an, larunbatean, jokatuko dute lasterketa, eta arratsaldean izango da, 17:00etan hasita; 14 kilometroko ibilbidea izango du, 1.200 metroko desnibelarekin.

Hala, izen-ematea hilaren 12an, astelehenarekin, zabalduko dute 09:00etan, eta maiatzaren 21era arte horretarako aukera izango da kronoak.com atarian. Inskripzioa 22 euro kostako da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide