Bihar, larunbata, Babesleen Eguna ospatuko du Orio Eragin eskubaloi klubak, "proiektua posible egiten duten enpresei eskerrak emateko". Ekitaldia 17:30ean izango dela jakinarazi du, Karela kiroldegian jokatuko dituzten bi partidaren artean. Zehazki, jubenilen eta seniorren partiden tartean. Ikus hemen partiden egitaraua.
Klubak jakinarazi du komunitate osoa gonbidatuta dagoela ekitaldira, eta klubeko koloreekin gerturatzera animatu dituzte, "giro berezia sortzeko".