Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan nahiz etxetik kanpo. Tartean, emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute larunbatean, 18:45ean hasita, Dreyky San Adrian taldearen aurka.
Hona hemen asteburuko eskubaloi partiden zerrenda:
Otsailak 28, larunbata
- 10:00. Infantilen Gipuzkoako Liga: BQD Pulpo - Boga Boga Orio (Zumaia).
- 16:00. Jubenilen Euskal Liga: Dhemen Zipri Orio - Gran Camping Zarautz.
- 18:45. Seniorren Euskal Liga: Zuhegan Orio - Dreyky San Adrian.
Martxoak 1, igandea
- 09:45. Infantilen Gipuzkoako Liga: Sinergia Orio - Mail Boxes Zarautz.
- 11:15. Kadeteen Diputazio Garaikurra: Kalefit Orio - Tolosa.