Herri baratzeetarako zozketan parte hartuko dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu dute

Julene Sorarrain

Herritar talde bat, Orioko herri baratzean. (artxibokoa)

Zerrenda udaletxeko iragarkien taulan dago ikusgai, eta interesdunek otsailaren 26ra arte izango dute zerrendari alegazioak aurkezteko epea. 

Orioko Udalak, herri baratzeak adjudikatzeko prozeduraren barruan, onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu du gaur. Zerrenda udaletxeko iragarkien taulan dago ikusgai. Interesdunek bost laneguneko epea daukate zerrendari alegazioak aurkezteko, hau da, otsailaren 26ra arte.

Behin epea pasatuta eta izan litezkeen alegazioei buruzko erabakia hartuta, udalak behin betiko zerrenda argitaratuko du, baita zozketaren data iragarri ere. Zozketa horretan, partzelen adjudikazioak eta itxaron zerrendaren hurrenkera definituko dituzte, hain justu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide