Inauteriak 2026

Mozorro desfilerik ez da izango goizean eguraldi txarragatik

Aiora Arriola 2026ko otsailaren 14a

Inauterietako mozorro festa. (Utzitakoa)

Inauteriak ospatzeko mozorro desfilea egiteko asmoa zuten herritarrek gaur goizean, baina, eguraldia dela eta, bertan behera utzi dute desfilea. Hala ere, arratsalderako hitzartutako ekitaldiek aurrera jarraituko dutela jakinarazi dute.

Orioko Udalak atzo ohartarazi zuen eguraldiaren arabera inauterietako egitarauak aldaketak jasango zituela, eta halaxe gertatu da azkenean. Oriotarrek goizean herrian barrena egin behar zuten mozorro desfilea bertan behera geratu da.

Dena den, Orioko Udalak eta eragileek arratsalderako antolatu dituzten ekintzek aurrera jarraituko dute, festa ekitaldi guztiak kiroldegian eginez. Bazkaria hantxe egingo dute, eta ondorengo mozorro eta dantza festa erebai. Orioko txarangak hainbat pieza joko ditu kiroldegian bertan, eta eguraldiak laguntzen badu, plazara kalejira egingo dute.

Hona hemen egitaraua:

  • 14:30. Herri bazkaria, kiroldegian.
  • 17:00. Mozorro eta dantza festa kiroldegian. Herriko Plazan egitekoa zen festa kiroldegira lekualdatu da. Herri bazkarian parte hartzen ez dutenek ere aukera izango dute kiroldegira hurreratu eta festaz gozatzeko, parte-hartzaile edo ikusle modura.
  • 19:00. Orioko Txaranga, kiroldegian. Bertan abesti batzuk jo eta gero, eguraldiak laguntzen badu, kalejira Herriko Plazaraino.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide