11:00. Desfilea, Bikamiotatik abiatuta. 09:00etan jakinaraziko da desfilea egiten den edo ez, udalaren sare sozialen bitartez.
14:30. Herri bazkaria, kiroldegian.
17:00. Mozorro eta dantza festa kiroldegian. Herriko Plazan egitekoa zen festa kiroldegira lekualdatu da. Herri bazkarian parte hartzen ez dutenek ere aukera izango dute kiroldegira hurreratu eta festaz gozatzeko, parte-hartzaile edo ikusle modura.
19:00. Orioko Txaranga, kiroldegian. Bertan abesti batzuk jo eta gero, eguraldiak laguntzen badu, kalejira Herriko Plazaraino.