Txurrumuski aisialdi taldeak, Orioko Udalak eta Arkupe merkatari eta ostalari elkarteak prest dute inauterietarako egitaraua. Iaz bezala, egun osoko jaia egingo dute otsailaren 14an, larunbatarekin, eta aurreratu dutenez, aurten "gaua luzatzeko aukera" egongo da Gaztetxean, "Pintxada kolektiboari esker". Horri buruzko informazioa laster zabalduko dutela esan dute.
Aurten ere Arkuperen eskutik hainbat sari banatuko dizkiete karroza eta mozorro "interesgarrienei", eta horregatik, herritarrak animatu dituzte karrozak eta mozorroak irudimenarekin prestatzera. Iaz "maila oso altua" egon zela gaineratu dute.
Honakoa da inauteri egunerako prestatu duten egitaraua, sare sozialetan zabaldu dutenaren arabera:
- 11:00. Mozorro eta karrozen desfilea Bikamiotatik hasita.
- Jarraian. Arkuperen photocall-a Hendaia plazan.
- 14:30. Herri bazkaria kiroldegian. Hemen aurki daiteke herri bazkariari buruzko informazio osoa.
- 17:30. Orioko Txaranga kalez kale.
- 18:00. Kantu eta dantza ikuskizuna, Herriko Plazan.
- Ondoren. Burrunba elektrotxaranga kalez kale.
- 22:30. Pintxada kolektiboa Gaztetxean.