Orio Arraunketa Elkarteko Aroa Iraeta Portularrume kadete aiarra Sevillan konzentratuta egon da abenduaren 6tik 14ra, Brisbane 2032 programan parte hartzeko hautatua izan zelako espainiar estatuko beste hemeretzi kadeterekin batera.
Hala, joan den asteburuan Andaluziako Nazioarteko Open estropadetan hartu du parte, eta emaitza bikainak lortu ditu. Larunbatean aulki mugikorreko laukoan lehiatu zen CN Vigoko bi neskarekin eta CR Emporiumeko beste neska batekin, eta bigarren postua lortu zuten 24 ontziren artean.
Igandean bikoan lehiatu zen Vigoko arraunlari batekin, eta bosgarren izan ziren 44 ontziren artean.