Iristear dira oriotarrentzat urteko festarik kutunenak: sanikolasak. Bihar hasi eta astelehenera arte jai giroa izango da nagusi herrian, eta urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute Orioko Udalak eta Festa Batzordeak elkarlanean.
Askotariko ekintzak aurkituko dituzte herritarren bertan, tartean baita berrikuntza bat edo beste ere. Esaterako, azken egunean herritar talde batek antolatu duen kantujira saioa, "euskal nortasuna indartzeko" asmoz. Aurten banderen bedeinkapena ere izango da, hori ere azken egunean, Kontxako bandera irabazten den urteetan bakarrik egiten delako ekitaldi hori. 70 bandera bedeinkatzea tokatuko da aurtengoan.
Horrez gain, Festa Batzordearen ekimenez, aurten San Nikolas festetako zapia prestatu du udalak. Herri bazkarian izena eman duten herritarrek zuzenean jaso dute zapia, Turismo Bulegoan. Eta gainerako herritarrentzat, salgai izango da gaurtik aurrera Turismo Bulegoan.
Ohi bezala, egunero zaratarik gabeko tarteak egongo dira barraketan, bereziki, heziketa-premia zehatzak dituzten haurren parte hartzea errazteko. Hala, 11:30etik 12:30era eta 17:00etatik 18:00etara ez da musikarik eta soinurik egongo barraken gunean.
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute txosnetan ogitartekoak erosteko aukera egongo dela egunero 20:30etik aurrera.
Hau da sanikolasetako egitarau osoa:
Bihar, ostirala, San Nikolas bezpera
- 10:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
- 18:30. Kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta Danbolin musika eta dantza eskolako txistulariekin.
- 19:00. Ondoezik elektrotxaranga. Ibilbidea: Herriko Plaza, Endaia plaza, Aritzaga kalea eta Herriko Plaza.
- 20:00. Festen hasierako txupinazoa eta txosnen irekiera.
- 20:00. Ondoezik elektrotxaranga, plazatik Ibai Ondora.
- 20:15. Laprast taldearekin erromeria, Herriko Plazan.
- 23:00. Erromeria Laprast taldearekin eta Santa DJa, Herriko Plazan.
Etzi, larunbata, San Nikolas eguna
- 09:00. 3x3 saskibaloi festa, Karelan, LH 3-DBH 4 artekoentzat.
- 11:00. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzat jolasak, ikastolako pergolan.
- 11:00. Meza nagusia elizan, Salatxo abesbatzak kantatuta.
- 12:30. Dantzari helduen dantza sueltoko txapelketa, Herriko Plazan.
- 17:00. Kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta Danbolin musika eta dantza eskolako trikitilariekin. Herriko Plazatik abiatuta.
- 18:00. Danbolin musika eta dantza eskolako bandaren kontzertua, Herriko Plazan.
- 19:00. Patata tortilla lehiaketa LH 6-DBH 4 arteko gaztetxoentzat, ikastolako pergolan.
- 20:00. Punttu Kakotx elektrotxaranga, kalez kale, Herriko Plazatik hasita.
- 22:00. Bertso saioa Karelan. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Bizkarra, Nerea Elustondo eta Xabat Illarregi.
- 23:00. Kontzertuak: Ganibet, Aimarzz, Makeda DJa eta Denz DJa. Herriko Plazan.
Abenduak 7, igandea, San Nikolas bigarrena
- 11:00. Gora bihotzak umeentzat ikuskizuna, Herriko Plazan.
- 12:30. Kantu Saldarekin, poteo musikatua kalez kale.
- 14:30. Herri bazkaria, Karelan.
- 18:00. Orioko txaranga, Karelan.
- 19:00. Kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta herriko txarangarekin, kalez kale.
- 22:00. Kontzertuak: Zinez, Marte Lasarte, Bad Sound System, Troti DJa eta La Fulana DJa. Herriko Plazan.
Abenduak 8, astelehena, San Nikolas hirugarrena
- 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa-ko eskaileretan.
- 11:00. Haurrentzat Euskal Herriko jostailuen inguruko lantegia eta jokoak, Herriko Plazan.
- 12:00. Kantujira herritar talde batek antolatuta, kalez kale.
- 13:00. Orio Arraunketa Elkartearen banderen bedeinkapena elizan, eta ondoren, bazkaria.
- 13:00. Gure Sukaldetik-en eskutik bazkaria, txosnetan.
- 16:00. Herri kirol parte hartzaileak haurrentzat eta gazteentzat, Herriko Plazan.
- 17:00. Herri kirolak, Joseba Ostolaza harri eskolaren eskutik, Heriko Plazan.
- 17:00. Erraldoi eta buruhandi eta trikitilariekin kalejira kalez kale.
- 18:00. Talo jana, Herriko Plazan.
- 19:30. Muxutruk erromeria taldearen kontzertua, Herriko Plazan.